Material berritzaile baten aurkikuntzan parte hartu dute DIPC-ek eta CFM-ek
Nazioarteko taldeak horrelako aurkikuntza egiteko ezinbestekoa izan da teoria alorrean lan egin duten Tomsk-eko (Errusia), Halle-ko (Alemania) eta Donostiako zientzialarien ekarpena; beraiek isolatzaile topologiko exotikoak maila teorikoan iragarri zituzten lehenengoz. Iragarpen horri jarraituta, Bakuko (Azerbaijan) kimikariek halako konposatuen kristal bakun bateko lagina sortu zuten. Lagina Zurich-eko (Suitza) eta Hanburgoko (Alemania) ikertzaileek aztertu zuten orduan, eta iragarpen teoriko guztiak berretsi zituzten.