Musikeneko ikasleek elkartasun kontzertua eskainiko dute otsailaren 26an
Hirugarren urtez jarraian, Viktoria Eugenia antzokia Musikeneko ikasleen elkartasun kontzertuaren lekuko izango da. Zehazki, Musikeneko orkestra sinfonikoak, otsailaren 26an emango du kontzertua; eta sarrerak 13, 16 eta 20 eurotan daude salgai. Aieteko ikasle egoitzak bultzatukako ekimena da eta bildutako dirua Zabalketa gobernuz kanpoko erakundearentzat izango da.