Bildu eta oposizioko taldeak Uxotegiko batzordeagatik liskarturik
Herenengun izan zen Uxotegiko batzordeko bileraren ondoren, Axier Jaka Bilduko ordezkariak gutuna bidali dio batzordeko presidenteari, Ramon Gomezi. Batzordea “zentzugabekeria politikoa” dela esan du Bildukoak; Gaztelubide kaleko 5. zenbakian zer gertatu zen argitzeko baino, oposizioko taldeek Udaltzaingoaren irudia eta lana zalantzan jartzeko baliatu dutela salatu du. Asteazkenean, okupatutako eraikinaren jabearen defentsan ari den abokatuak eman zituen azalpenak, eta egindako adierazpenen “filtrazio etekinzale eta lerratua” egin dela kritikatu du Bildukoak.
Akusazio horiei erantzuteko, oposizioko hiru alderdiek agerraldi beteratua egin dute. Irailaren 24an zer gertatu zen argitzeko asmoa dutela eta Bilduk ez duela “inondik inora batzordearen lana oztopatuko” esan du Eneko Goia EAJko bozeramaileak.