Donostiako Klasikoa, kinka larrian
Guztiz baieztatu gabe, baina kinka larrian dago Donostiako Klasikoa, eta baita Euskal Herriko Itzulia ere. Bi txirrindularitza lasterketetako antolatzaileek hala azaldu diote Euskadi Irratiari. Babesle batek azken momentuan ezezkoa eman du, eta 200.000 euro behar dituzte aurrekontua osatu ahal izateko.
Apirilaren 2tik 8ra bitartean egitekoa den Euskal Itzulia, eta abuztuan Donostiako Klasikoa jokatuko den ala ez ezin dute ziurtatu antolatzaileek. Eusko Jaurlaritzarekin adostuta zuten 2011ko aurrekontua, baina krisi egoeran emandako hitza ezin duela bete esan die. Jaurlaritzak aurrekontuaren %60a bakarrik du emateko moduan.