Espetxe politikaren "errusiar erruletaren" amaiera eskatu dute Donostia Ospitalearen aurrean
Herrira mugimenduak, osasun arloko profesionalekin batera, elkarretaratzea egin du Donostia Ospitalearen aurrean. Herrira mugimenduaren izenean, Jon Garaik azaldu duenez, espetxeetan bizi den egoerak eragin du deialdia, “badirelako zenbait preso, patologia larriak dituztenak, 15, 20, 25 urte giltzapeturik eman eta, kasu askotan, zigor osoa beteta dutenak”.
Gobernu batek “milaka lagunen oinazearekin jolastea” oso larria dela salatu du. Horregatik, gizarteari deia luzatu dio, “antolatzeko eta kalera ateratzeko, errusiar erruletaren amaiera lortzeko”.