Kursaalen egingo duen ekitaldira Hegoafrikako eta Irlandako politikariak gonbidatu ditu ezker abertzaleak
Ezker abertzaleak ekitaldia egingo du igandean, 12:00etan, Kursaalen. Bertan, bakea sendotzeko bost ardatzez osatutako agiri bat aurkeztuko du. Kursaalen Hegoafrikako eta Irlandako politikariak izango dira, ezker abertzaleak gonbidatuta: Afrikako Nazio Kongresuko nazioarteko harremanetarako batzordeko kide Kopeng Obed Bapela; eta Belfasteko alkate ohi eta Sinn Feineko parlamentari Alex Maskey, besteak beste.