Maiatzaren 7an izango da udal aurrekontua onartzeko udalbatzarra
Udal bozeramaileek 2012ko udal aurrekontua onartzeko egutegia onartu dute. Ondo bidean, maiatzaren 7an izango da udal aurrekontua eztabaidatu eta, Bilduk beharko lukeen babesa lortuz gero, proiektua onartzeko udalbatzarra.
Behin udal gobernuak zirriborroa aurkeztu duela, oposizioko taldeek martxoaren 26a bitartean izango dute beharrezkoak iruditzen zaizkien zuzenketak aurkezteko epea. Apirilaren 20an elkartuko dira Ogasun batzordeko kideak aurkeztutako zuzenketak eztabaidatu eta bozkatzeko. 2012ko udal aurrekontua indarrean jarri aurreko azken pausoa emango dute maiatzarean 7an.