Presoen aldeko elkarretaratzea egingo dute, 20:00etan, Konstituzio plazan
Hilabeteko azken ostiral guztietan egin bezala, euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute gaur, 20:00etan, Konstituzio plazan. Behin bilduta, manifestazioa egingo dute Parte Zaharrean barrena.
Lehenago, 12:00etan, Donostia Ospitalearen aurrean, elkarretaratzea egingo dute. Gaixotasun larria duten presoak kalean egon beharko luketela aldarrikatuko dute.

