San Sebastian eguneko pankarten auzia artxibatu du EAEko fiskaltzak
Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusi Juan Calparsorok gaur jakinarazi duenez, Ertzaintzari eskatutako txostenak argi uzten du San Sebastian egunean legearen urratzerik ez zela gertatu pankarten harira. Hori dela eta, fiskaltzak UPyD alderdiak sartutako salaketa behin betiko artxibatzea erabaki du.
Hala eta guztiz ere, Calparsorok gogora ekarri du UPyD alderdiak salaketa Espainiako Auzitegi Nazionalean ere sartu zuela, San Sebastian egunean Konstituzio plazan presoen alde jarritako pankartak direla eta. Madrilgo auzitegiak Ertzaintzak egindako txostena berari ere bidaltzea eskatu du. Orain bertako fiskal nagusi Javier Zaragozaren esku gelditzen da epaitegi ekinbideekin aurrera jarraitzea edo ez.