Igor Legarda atleta donostiarra Anoeta estadio txikian (Argazkia: Estitxu Zabala)
Igor Legarda atleta donostiarrak sekulako lorpena egin du joan den asteburuan. Izan ere, Espainiako Pista Estaliko Atletismo Txapelketatik brontzezko domina batekin itzuli da. Zehazki, heptatloian lehiatu da Legarda, zazpi proba barneratzen dituen lehia. IRUTXULOKO HITZA Legardarekin izan da bere esperientziaren berri jasotzeko, eta berari egindako elkarrizketa argitaratuko du biharko egunkarian. “Oso pozik nago lortutakoarekin”, adierazi du.