Aldundiko Euskara zuzendari Zigor Etxeburua, aurkezpenean.
Euskal Herrian Euskaraz elkarteak (EHE) Euskaraz Bizi Eguneko ekimenak aurkeztu ditu Antiguako Dokan. Euskararen aldeko aldarrikapena eta jai ekitaldiak batuko dira martxoaren 17an. Aurkezpenean, EHE-en ekimenak hainbat eragile ezagunen sostengua jaso du; besteak beste, bertan izan dira Bagerako lehendakari Dani Goñi, Donostiako Udaleko Kultura ordezkari Nerea Txapartegi, Aldundiko Euskara zuzendari Zigor Etxeburua altzatarra, Beñat Gaztelumendi Añorgako bertsolaria eta euskalgintzako beste pertsona ezagunak.
Egunaren antolatzaileek martxoko larunbat horretako hitzorduetara joateko eta arratsaldeko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Bulebarretik abiatuko den martxa
Euskalduna naiz eta harro nago! lelopean egingo dute, 18:30ean. EHEk esan duenez, Euskaraz Bizi Egunak izan nahi du “euskaraz bizi den herriaren erakusleiho”. Euskal Herri euskaldunaren bidean “urrats bat gehiago” egitea da antolatzaileen asmoa.
Euskaraz Bizi Eguneko egitaraua
- 11:00 Txupinazoa, kalejira eta bihurrikeriak Bonberenea txarangarekin eta Porrotx pailazoarekin, Trinitate plazatik abiatuta
- 11:00-14:00 Puzgarriak eta tailerrak haurrentzat Trinitate plazan.
- 10:30 Hizkuntza jokabideak tailerra, San Telmo Museoan
- 12:00 Bakarrizketa saioa, San Telmo Museoan
- 11:30-14:00 Azoka Trinitate plazan
- 14:30 Bazkaria Konstituzio plazan
- Bazkal ondoren, kantu jira
- 18:30 Manifestazioa eta ekitaldia, Bulebarrean
- Ondoren Patxaranga taldea Parte Zaharrean barrena ibiliko da, eta herri dantzak izango dira Konstituzio plazan.
- 21:00etan Eskakeitan, Betagarri eta Hiru Gabe Bi taldeek kontzertua emango dute.