Imanol Agirretxe, lehen itzulian Anoetan jokatutako derbian
Realak Athleticen aurka San Mamesen jokatuko duen Ligako partidarako sarrerak ostegunean jarriko dituzte salgai Anoetan. Hain zuzen ere, 200 sarrera izango dira aukeran leihatilan, 36 euro (150 sarrera) eta 65 euro (50 sarrera) artean. Derbia datorren igandean izango da, 16:00etan.
Athleticek 600 sarrera bidali dizkio Realari. 200 sarrera lagunarte txuri urdinentzat izango dira eta beste 200, klubaren konpromezuentzat. Leihatilan gainontzeko 200 sarrerak jarriko dira salgai, goizeko 9:00etatik aurrera. Pertsona bakoitzak bazkide txartel bakarra aurkez dezake, eta bazkide bakoitzak bi sarrera gehienez erosi ditzake.