Thee Brandy Hips taldeak martxoaren 9an joko du Bukowskin
Boskote donostiarrak Raincoat diskoko kantak aurkeztuko ditu
We are love izan zen Thee Brandy Hips taldearen lehen diskoa. Hiru urteren ondoren estudioko bigarren lanarekin itzuli dira. Raincoat izena du boskote donostiarraren azken lanak. Donostian hurrengo zuzeneko emanaldia martxoaren 9an egingo dute Bukowskin, Kokoshka taldearekin batera. Gasteizen (martxoaren 23an), Bilbon (martxoaren 24an), Bartzelonan (martxoaren 30ean), Iruñean (apirilaren 13an) eta Madrilen (maiatzaren 19an) ere aurkeztuko dituzte zuzenean abesti berriak. Udan, Benicassimgo musika jaialdian parte hartuko dute donostiarrek.