'Leizeak, irudiaren labirintoak' erakusketa zabalduko dute bihar Koldo Mitxelenan
Lau artista garaikideren lanak bildu ditu ‘Leizeak, irudiaren labirintoak’ erakusketak: Javier Arce (Santander, 1973), Iñaki Gracenea (Hondarribia, 1972), Sheena Macrae (Kanada) eta Henna Nadeem (Leeds, 1966). Artistek irudiaren inguruko hausnarketa egin dute eta bakoitzak bere begirada islatu du. Bihar zabalduko dute Koldo Mitxelenako erakusketa eta maiatzaren 26ra arte egongo da zabalik.