Otsailaren 29an jaiotakoen bilkura
Bosgarren urtez elkartuko dira bisurtean jaiotakoak; 60 bat lagun elkartu dira gaur
Egun berezia da otsailaren 29an jaiotakoentzat. Lau urtean behin ospatzen duten eguna da, eta festa handia egiteko hainbat hiri eta herritako lagunak elkartu dira Donostian. Bapo bazkaldu aurretik Aquariumera egin dute bisita.
Jose Manuel Ubarretxena ostalari donostiarraren ekimena da bilera hau. Bisurtean eta gaurko egunez jaiotakoa da Ubarretxena. Berak sortu zuen bisurtean jaio direnen elkartea; eta antza, munduan omen dagoen bakarra da. 1996an bururatu zitzaion bazkari bat antolatzeko idea. Iragarki bat jarri zuen, bisurtean jaiotakoak behar zituela. Eta 60 bat pertsona elkartzea lortu zuen. Egun 2.000 kide daude elkarte berezi honetan.