Realak asteazkenean, hilaren 21ean, jokatuko du etxean Levanteren aurka
Espainiako Futbol Ligak 28, 29 eta 30. jardunaldietako ordutegiak jakitera eman ditu. San Mamesen igandean jokatu eta gero, Realak etxetik kanpo jokatuko du berriro martxoaren 17an (larunbata), 18:00etan, Getaferen aurka. Anoetara asteazkenean, hilaren 21ean, itzuliko da. Egun horretan Levanteren aurka lehiatuko da, 20:00etan. Ondoren, txuri-urdinek Santiago Bernabeun jokatuko dute martxoaren 24ean (larunbata), 20:00etan. Real Madril ahalguztiduna izango dute aurkari.