Xabi Prieto Jon semeari golen bat eskaintzeko asmoz irtengo da San Mameseko belargunera
Athleticen aurkako derbi bat eragingarri nahikoa da zelaira gogotsu irtetzeko. Bada, Realeko jokalari Xabi Prietok San Mameseko belargunera indartsu ateratzeko beste arrazoi bat du; berak eta Amaia Magaña emazteak lehen semea eduki zuten atzo. Jon du izena, eta hari golen bat eskaintzen saiatuko da Xabi Prieto igandean, 16:00etan, izango den partidan.