Yaroslav Korolev (Argazkia: GBC)
Yaroslav Korolev errusiarrak Lagun Aro Gipuzkoa Basketen entrenamendu saioei ekin die berriro, eskubiko belaunean izandako lesio larri bat dela medio, bost hilabetez kantxetatik kanpo egon eta gero. Ebakuntza egin behar izan zioten irailean, eta atzoz geroztik taldearekin lan egiten hasteko prest dagoela berretsi dute medikuek. Osatuta dagoen arren, hegal-pibotak denbora beharko du oraindik sasoiko egoteko.