Aingeru Zaindariaren erromeria egin dute Ibaetan
Ibaetako jaien egun handia ospatzeko, martxoaren leheneko ohiturari jarraituz, Aingeru Zaindariaren baselizan erromeria egin dute. Meza ondorengo hamaiketakoa trikitilariek girotu dute. Batzuek barrena berotu duten bitartean, beste batzuek oinei eragin diete. Goiz eta arratsaldez, jai giroan gozatzeko aukera izan dute herritarrek. Beñat eta Unai Gaztelumendi, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariek festari umorea jarri diote, Gorriti eta bere animalien erakustaldiak egin duen bezala.