Aldundiak eta udalak Euskal Herriko Itzulia finantzatzeko beharrezkoa den dirua jartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari
Aldundiak eta Donostiako Udalak adostutako 150.000 euroak jartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Diru iturri hori beharrezkoa baita txirrindularitzako Euskal Herriko Itzulia bermatzeko. Aldi berean, Donostiako Klasikoa ere kolokan dago. “Proba jokatuko ez balitz, Donostiak kalteak izango lituzkeela begibistakoa da. Arlo ekonomikoan milioi eta erdi euro uzten ditu Klasikoak hirian”, adierazi du Josu Ruizek, udaleko Kirol zinegotziak. Ez daudela probak galtzeko prest eman dute ezagutzera.
Gipuzkoako Aldundia dagoeneko harremanetan jarri da Bizkaia eta Arabako aldundiekin, Jaurlaritzak hitza beteko ez balu, dirua beste modu batera lortzen saiatzeko. Aldi berean, Kontuz bat euro herri ekimena abian jarri du Donosti Berri Txirrindularitza Elkarteak.