Eleberrien Udaberri Saria irabazi du Fernando Savaterrek
‘Los invitados de la princesa’ liburuari esker, 200.000 euro jasoko ditu idazle eta filosofo donostiarrak
Eleberrien Udaberriko Saria irabazi du Fernando Savater (Donostia, 1947) idazle eta filosofoak, Los invitados de la princesa liburuarekin. Zehazki, hainbat kontakizun laburrek osatzen dute Savaterren lana, eta bertan, kulturaren eta gizarte erabileraren inguruko begirada ironikoa.
Eleberrien alorrean, estatuko saririk garrantzitsuenen artean dago Savaterrek jasotakoa. Zehazki, 200.000 euroko saria jasoko du idazleak.
Savaterrek dagoeneko 50 lan baino gehiago argitaratuak ditu, filosofia, politika eta literatura arloetan; baita antzezlanak ere.
