Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoaren aldeko 'Kontuz 1 euro' kanpaina abian da
Apirilaren 2tik 8ra bitartean egitekoa den Euskal Itzulia, eta abuztuan Donostiako Klasikoa jokatuko den ala ez ezin dute ziurtatu antolatzaileek. Eusko Jaurlaritzarekin adostuta zuten 2011ko aurrekontua, baina krisi egoeran emandako hitza ezin duela bete esan die. Txirrindularitza probek aurrera egin dezaten herri ekimena abian da jada. Donosti Berri elkarteak ekin zion kanpainari. 150.000 euro behar dira Itzulia egin ahal izateko. Kontuz 1 euro izena du kanpainak, eta jarraitzaile bakoitzak euro bat (Kutxa 21010072760012986386) ematea du helburu.