Indiari buruzko ikastaroa antolatu du Calcuta Ondoan elkarteak
Hori dela eta, Calcuta Ondoanek Eskubideentzako mehatxu zahar eta berriak Indian izeneko ikastaroa antolatu du. Ikastaroak zortzi saio izango ditu, eta giza eskubideen kontzeptua, brahmanismoaren ezaugarri patriarkalak, Indiaren aniztasuna eta erbesteko tibetarrek Indian duten egoera bezalako gaiak jorratuko dituzte.
Zuzenbide fakultatean izanagatik, nahi duenak eman dezake izena martxoan gauzatuko den ikastaroan parte hartzeko. Matrikulak 20 euro kostatuko ditu, eta ikasmaterialak barneratzen ditu. Informazio gehiago jaso nahi duenak, Calcuta Ondoan elkartearen webgunean, edo 943-43 18 49 telefonoan jaso dezake.