Kirmen Uribe idazle bizkaitarra (Argazkia: Euskadiko Orkestra)
Kirmen Uribe idazle bizkaitarra estreinakoz Euskadiko Orkestrarekin igoko da oholtza gainera.
Bilbao-New York-Bilbao saritutako bere eleberriaren pasarteak kontatuko ditu Uribek emanaldian; hala, musikak eta literaturak bat egingo dute artelan berezia sortuz. Bilbon, Iruñean eta Gasteizen emango dute kontzertu berezi bana. Donostiako Kursaalen, ordea, bi txandatan ikusteko aukera izango da, martxoaren 3an eta 8an; bi egunetan 20:00etan hasiko da emanaldia.