Oier Oa espetxeratu dute
Ostiralean atxilotu zuten gazte donostiarra, Angelun. Espainiako Poliziak ETAko kide izatea egozten dio.
Parisko epaile batek kartzelara bidali du Oier Oa (Donostia, 1984), “terrorismoarekin” lotuta. Agiri faltsuak izatea, faltsifikazio “enpresa terrorista” batekin zerikusia edukitzea eta dirua “helburu terroristetarako” edukitzea egotzi dio.
Frantziako Poliziak ostiralean atzeman zuen Oa, Angelun, hondartzaren inguruetan bizikletan zihoala. Espainiako Barne Ministerioaren arabera, atxilotzeko unean motxila bat zeraman, eta barruan “agiri faltsuak, Guardia Zibilaren agiri faltsu bat eta dirua” atzeman zioten. Asteartean eraman zuten Parisera, epailearen aurrean deklaratzera.
Espainiako Poliziak ETAko kide izatea leporatzen dio, eta “gehien bilatutakoen” artean zegoen, Barne Ministerioak esan zuenez. Epaileak, halaber, Ximun Duhour auzipetu egin du, etxean —Kanbon— Oa hartu zuelakoan. Deklaratu ondoren, ordea, libre utzi dute Duhour. Baionako futbol taldeko atezaina da, eta lehen Realeko gazte taldeetan jokatu zuen.
Erlazionatutako edukiaOier Oa Parisera eraman dute epailearengana