Jose Luis Arrieta: "Aukera asko daude Itzuliak aurrera jarraitzeko"
Euskal Herriko Itzulia egingo dela, baina zintzilik dauden zenbait harimutur lotu egin behar dituztela adierazi du Jose Luis Arrietak antolakuntzako kide eta Euskadiko txirrindularitza federazioko presidenteak Euskadi Irratian. Babesle batzuen parte hartzea baieztatu behar dutela, baina ondobidean aurtengo Itzulia salbatu egingo dela azaldu du Arrietak: “Aukera askod aude Itzuliak aurrera jarraitzeko”. Arratsaldean eta ohar bidez plazaratuko dute erabakia.