Ezker abertzaleak pozik hartu du Zubietako makro-kartzelaren proiektua gelditzeko erabakia
Donostiako ezker abertzaleak “poztasunez” hartu du Madrilgo Gobernuak Zubietako makro-kartzelaren eraikuntza proiektua gelditzeko erabakia. Egitasmoak interes eta ondorio kaltegarri asko dituela nabarmendu du.
Era berean, Martuteneko kartzelako kideak erosoago egoteko eraiki nahi zutela esatea “iruzurra” dela kritikatu du. “Zubietako makro-kartzelak, hortaz, argi dago espainiar Estatuko kartzela sistemari begira eraiki nahi zutela, ez Gipuzkoako egungo beharrizanei begira. Ez da egun Martutenen preso daudenei begira pentsaturiko proiektua”, erantsi du ezker abertzaleak.