Matxitxakoko borrokaldia gogoan
Bataila hartan parte hartu zutenak omendu dituzte kaian. Jose Luis Camio gudari donostiarraren alabek parte hartu dute omenaldian.
Matxitxakoko borrokaldiaren 75. urtemugan, eta bataila hasi zen ordu berean, kanpai hotsak eta sirenak entzun dira hainbat portutan. Donostian bi txalapartarik jo dituzte kanpaiak, boluntario gisa borrokatu zuten pertsona haien guztien omenez. Juan Pardo historialariak Matxitxako Elkarteko kideak, batailari buruzko testu bat irakurri du.
Bataila hartan borrokatu zutenen senideek ere parte hartu dute ekitaldian: Ana eta Edurne Camio ahizpek. Jose Luis Camio donostiarraren alabak dira. Flota frankistaren aurka borrokatu zuen ‘Gipuzkoa’ ontzian. “Aita kaikoa zen. 22 urte zituen Matxitxakon borrokatu zuenean. Oso gutxi hitz egin zuen borrokaldi haren inguruan, mingarria zen berarentzat. Urte haietako argazki batzuk ditugu, besterik ez”, adierazi du Ana Camiok.