Xabi San Sebastianek eta Laurobak disko berria aurkeztuko dute maiatzean
Elkar diskoetxearekin kaleratuko dituzte lan berriak
Neguan prestatutako diskoak udaberrirako prest izango dira. Xabi San Sebastian musikari donostiarrak estudioan grabatutako bigarren diskoa aurkeztuko du maiatzaren erdialdean. Erraiak izena du bere lan berriak. Aurreko diskoan baino protagonismo handiagoa izango dute gitarra soinuek. Rockzaleago itzuliko da San Sebastian.
Lauroba talde donostiarrak ‘Iglu bat basamortuan’ diskoa aurkeztuko du maiatzaren hasieran. Entzule guztien burmuinetan pop-rock estiloko kantak sartzeko prest itzuliko dira Laurobatarrak.