Aizpuruaren eta Labaienen 'Noizko arkitektura?' erakusketa aurkeztu dute Koldo Mitxelenako Ganbara aretoan
XX. Mendeko arkitektu garrantzitsuetako bi izan ziren Jose Manuel Aizpurua donostiarra eta Joaquin Labaien tolosarra. Euren lana, ordea, ez da oso ezaguna izan, sortutako proiektuetako asko ez baitziren eraiki, hainbat arrazoirengatik. Donostiako Nautikoko eraikina da lanik esanguratsuena. Hori eta askoz gehiago bildu dute Koldo Mitxelenako Ganbara aretoan, ‘Noizko arkitektura?’ izenburupean. Bihartik apirilaren 21era egongo da zabalik.