Aranzadi Zientzia Elkarteak bihar hasiko ditu XII. Historia Jardunaldiak
Aranzadi Zientzia Elkarteak bihar emango die hasiera XII. Historia Jardunaldiei. Lau hitzaldik osatzen dute egitaraua, eta saioak, hilaren asteazkenetan egingo dituzte. Lehenengoan, Modernidad y etnicidad en Europa: la emergencia de grupos marginales a finales de la Edad Mediahizpide izango du Parisko Ecole des Hautes Etudes en Sciences Socialeseko Kultur eta Gizarte Antropologia katerdradun Enric Porqueresek. Hitzaldiak doakoak dira eta Zorroagako egoitzan egingo dituzte, 19:30ean.
Antolatzaileen ustez, egungo krisi garaian iraganera begiratu eta gogoeta bultzatzea beharrezkoa da, “etorkizuna hobeto ulertzeko, iragana ulertzea funtsezkoa baita”. Egoera kaskarrak hizlari kopurua murriztera behartu baditu ere, hauen maila mantendu egin dela nabarmendu dute.