Clara Gangutiak azken bi urteetan egindako margolanak jarri ditu Ekainen
Clara Gangutia donostiarrak bere lanik berriena jarri du ikusgai Ekain arte galerian; 2010etik hona egindako margolanak. Ez du ardatz nagusirik erakusketak, baina olioz egindako paisaiak dira gehienak, hainbat formatutan. Gaur arratsaldean zabalduko dute erakusketa (19:30) eta apirilaren 28ra arte egongo da zabalik. Margolan guztiak salgai egongo dira.