Izurde bat hilik aurkitu dute Zurriola hondartzan, zauri susmagarriekin
Eguzkik jakinarazitakoaren arabera, izurde bat hilik agertu da Zurriola hondartzan, Kursaal aurrean. Ustez egunak eman ditu hilda, deskonposizio egoera ikusita.
Izurde bat hilda aurkitzea ez dela bitxia esan du Eguzkik; bai, ordea, Donostian aurkitutakoak dituen zauriak. Hain zuzen ere, talde ekologistak azaldu duenez, izurdeak hiru zulo susmagarri ditu larruazalean. Horrenbestez, adituei dei egin die azterketa egin dezaten, Eguzkiren iritziz, “zulo horiek ez baitira batere naturalak”.