Uholdeen aurkako neurriak adosteko erakunde arteko bilera egin dute
Lau hilabete betetzen dira gaur Martutenen, Txomin Enean eta Loiolan uholdeak izan zirenetik. Halakorik berriro ez gertatzeko, eta hartu beharreko neurriak adosteko, erakunde arteko bilera egin dute udaletxean. Hala nola, Eusko Jaurlaritzaren Urak Agentziako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Espainiako gobernuko, Donostia, Astigarraga eta Hernaniko udaletako eta bizilagunen plataformetako kideek parte hartu dute.