Zuzeneko arteak kinka larrian daudela salatu du Arte Bizia plataformak
Arte Bizia plataformako kideak Donostia, Bilbo eta Gasteizko udaletxeen aurrean elkartu dira diru murrizketak direla eta bizi duten egoera larria salatzeko. ADDE (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea), EAB (Euskal Aktoreen Batasuna), ESKENA (Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartua) eta EUPREL (Euskal Promotoreen Elkartea) elkarteek osatzen dute plataforma. Erakundeekin elkarrizketak eskatu dituzte, eta tokian tokiko udalei kulturari eskainitako aurrekontuaren %0,7ko bermea eskatu dute. 2007. urtetik erakundeek kulturari eskainitako diru kopurua %10 eta %50 bitartean gutxitu dela ohartarazi dute; udaletan bereziki, orain arte gehien lagun dutenen aurrekontuetan hain zuzen. Murrizketek kultur sarean kalteak ekarriko dituela adierazi dute, eta uneren batean hondoa joko duela ohartarazi dute.