Ana Olazabal diseinatzailea eta Marivi Ibarrola argazkilaria, ITZURUN gehigarrian
Groseko Ana Olazabal Espainiako diseinatzaile gazte onena izendatu berri dute. Irailean bere lana Pariseko Pret a Porter aretoan aurkeztuko du. ITZURUN gehigarrian elkarrizketatu dugu. Txikitatik moda pasioa izan dela aitortu du: “Haur kotxean nindoanean ere denei goitik behera begiratzen nien”. Marivi Ibarrola argazkilariaren lanari buruzko erreportajea ere kaleratuko dugu bihar. 80ko hamarkadan, Madrilgo movidako urteak jaso zituen irudietan. Hainbat euskal talderen argazkiak ere egin zituen. Horiek guztiak bildu ditu Yo dispare en los 80 liburuan.