Groseko Villa Angela okupatu zuten hiru gazte epaituko dituzte
Urtebeteko okupazioaren ondoren, 2010eko ekainean hustu zuten Groseko Villa Angela etxe okupatua. Orain epaitegietan dago kasua, eta Groseko hiru gazterentzako sei hilabeteko espetxe zigorra eskatu dute. Kortxoeneako gaztetxeak elkartasuna adierazi die, eta okupazioa “zilegi” dela aldarrikatu dute.