Jaizkibeli buruzko proiekzioa izango da Okendon CVC elkartearen eskutik
Jaizkibel mendiaren alderdi ezberdinak jaso zituen Jesus Martinez argazkilari irundarrak bi urtetan; eta Jaizkibel ese desconocido. Sinfonia en piedra lan horren emaitza da. Egileak, batez ere, arroken inguruko argazkiak erakusten ditu bere irudi sortan, horiek biltzen baitute itsasbazterreko mendiaren historia.
Emanaldia Okendo kultur etxearen ekitaldi aretoan izango da, martxoaren 14an, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da.