Sergi Vidal, saskiratzen.
Lagun Aro Gipuzkoa Basketek ACB Ligako partida du gaur Malagan. Unicajaren aurka jokatuko du, 20:45ean. Ez da norgehiagoka erraza izango, andaluziarrak beti baitaute faboritoen artean. Hala ere, gaurko aurkaria ez dago bere unerik onenean; azken 13 partidetatik 12 galdu ditu, Liga eta Euroliga kontutan hartuta. Txanponaren beste aldean talde donostiarra dago. Oso lan txukuna egiten ari da, joan den igandean Estudiantesen aurka erakutsi zuen bezala, Illunben jokatutako lehia aise irabazita.
Lagun Aro seigarren postuan da, eta Unicaja laugarrenean. Sito Alonsoren jokalariek garaipen bakar batera dituzte malagarrak. Hortaz, gaur irabaziz gero, zortzi lehenengoetan sailkatzeko urrats handia emango lukete donostiarrek, eta aurkari zuzenda bihurtu den Unicaja krisi larrian utziko lukete.
Lehen itzulian, Unicajak irabazi zuen Illunben (92-95). Orduan, malagarrak lehen postuan ziren, eta donostiarrak azkenak. Bistan da egoera goitik behera aldatu dela azken hilabeteetan.