Udal talde guztiek berdintasunaren aldeko erakunde adierazpena aurkeztu dute
Udal talde guztiek bat egin dute Emakumearen Egunaren harira aurkeztutako erakunde adierazpen batekin. Bertan, emakumeen eta gizonen arteko eskubide berdintasuna bermatzeko eskura dituzten tresna guztiak erabiltzeko konpromisoa hartu dute.
Donostiako udalbatzak bere egin du berdintasun politikak zeharlerro gisa bultzatzen jarraitzeko konpromisoa; udal politika guztiei genero ikuspegia emateko. Emakumearen aurkako indarkeria gizon eta emakumeen arteko desberdintasunaren ondoriorik larriena dela adierazi dute, eta hura guztiz ezabatu arte ahalik eta arinen lan egiteko beharra nabarmendu dute.