Udaleko langileek urriaren 12an eta 25ean eta abenduaren 6an lanera joateko aukera izango dute
Udaleko langileek, hala nahi badute, urriaren 12an (Hispanitatearen Eguna) eta 25ean (Estatutuaren Eguna) eta abenduaren 6an (Espainako Konstituzioaren Eguna) lanera joateko aukera izango dute. Hiru jaiegun horiek urteko beste edozein egunetan hartzeko aukera izango dute. LABek udal gobernuaren erabakia txalotu du. PPk, berriz, onartezina eta legez kanpokoa dela esan du.