Izar gehiago Jazzaldian: Madeleine Peyroux, Melody Gardot, Kenny Barron eta Sharon Jones
Jazzaldia 47. ekitaldian izango diren artisten izenak aurreratzen ari da pixkanaka. Antony & The Johnsons eta Bobby McFerrin izan ziren jaialdiak iragarritako lehen izarrak. Gaurkoan beste musikari batzuen emanaldiak iragarri ditu. Hiru emakume abeslari izango dira Donostian. Melody Gardot, Madeleine Peyroux eta Sharon Jones.
Jazz piano jotzaile ezagunenetakoak ere izango dira Jazzaldian. An evening with two pianos izeneko taldean belaunaldi desberdinetako lau pianista elkartuko dira: Kenny Barron, Mulgrew Miller, Eric Reed eta Dado Moroni. Txandaka joko dute, bi isats pianotan, bakarka, binaka, eta launaka. Mostly Monk izena du ikuskizunak, eta Thelonious Monken musika izango du ardatz.