Olatu handiak iragarri dituzte gaur eta biharko
Datozen orduetan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alerta horia jarriko du abian Gipuzkoako eta Bizkaiko kostaldean. Hain zuzen ere, gaurko egunari dagokionez, 18:00etatik aurrera, hiru eta bost metro arteko olatuak espero dituzte. Alertak bihar jarraituko du indarrean, 12:00ak arte; itsasgorarekin bat eginez, tamainu bereko olatuak iragarri baitituzte.