Bukatu dituzte lanak Katalunia plazako zelaiko lanak
Katalunia plazako zelaia bertan etzan eta patxadaz eguzkia hartzeko moduan dago. Euria egiten zuen bakoitzean putzuz betetzen zenez, beharrezko aldaketak egin dituzte eta zabaldu dute jada. Txakurrek ezin dutela «komuna bailitzan erabili» gogorarazi du Nora Galparsoro Herri Lan eta Proiektu zinegotziak.
