Atez atekoa sistema "erabat desegokia" dela dio PSEk
Bilduk gehiengoa duen udaletan ezarri nahi duen atez atekoaren sistemaren aurka agertu da PSE-EE, eta herritarren artean informazioa banatuko dute. Denis Itxaso Donostiako zinegotzi sozialistaren ustez, atez atekoa “zikinagoa da, askoz ere garestiagoa da eta askoz ere deserosoagoa da”. Atez atekoa “gezurrez beteta” dagoela adierazi du: “Ez da inondik ere konponbide bat. Horrek ez ditu Gipuzkoak dauzkan arazo latzak konponduko. Izan ere, orain arte abian zegoen konponbide integrala albo batera uzteak ekarriko baititu hainbat galera ekonomian eta ingurumenean”.