Donostiak behar duen autobus geltoki "duina" Loiolako Erriberakoa dela uste du aldundiak
Donostiako autobus geltokiaren inguruko hika mika ez da baretu. Aldundiak dio autobus geltoki berria egiteko tokirik “egokiena eta zentzuzkoena” Loiolako Erribera dela esan du. “Donostiak behar duen geltoki duina Loiolako Erriberan kokatzen den proiektuarena da. Erabiltzaile guztientzat erosoa eta bikaina dela deritzogu”, azaldu du Larraitz Ugartek, Mugikortasun diputatuak.
Arrazoi teknikoetan oinarrituta, eta alderdikeriak albo batera utzita, Gipuzkoako Foru Aldundiari Loiolako Erriberako kokapena iruditzen zaio autobus geltokiarentzako «lekurik aproposena». Udal taldeei «alderdikeriak albo batera uzteko» eskatu die . «Zintzoki eta zentzu komuna aplikatuta» erabakitzeko esan du.