Emakumeen Etxea ezagutzera eman nahi dute
Etxetik kanpora. Emakumeen Etxea bizi. Hauxe da Usandizaga ikastetxeko Diseinu Grafikoko ikasleek Emakumeen Etxearentzat sortutako leloa. Urtebete baino gehiago igaro da Emakumeen Etxea Okendo kalean ireki zutenetik, eta proiektuan interesa duten emakume gehiago erakarri nahi dituzte. Asteazkenean aurkeztuko dute kanpaina. Bulebarrean, 18:30ean elkarretaratzea egingo dute. Okendo kaleraino joango dira, Emakumeen Etxera. Bertan, Usandizagako ikasleek ekintza artistiko berezia egingo dute. Zuzeneko emanaldi bat ere izango da Emakumearen etxean. Kirkit Ensemble taldeak a capella abestuko du 20:00etan.