Lau enpresaburu atxilotu dituzte Donostian
Gizarte Segurantzari milioi eta erdi euroko iruzurra egin izana egozten diete
Espainiako Poliziak lau enpresaburu atxilotu ditu Donostian. Martxoaren 6an eta 7an egin zituzten atxiloketak eta gaur jakinarazi dituzte. Enpresarietako bi, tintategi eta ostalaritzako hamar lokalen jabe ziren Donostian eta milioi bat euroko iruzurra egin izana leporatzen diete. Langileeen soldatei gizarte segurantzako portzentaia kendu bai, baina gero ez zieten benetan kotizatzen. Atxilotutako beste bi enpresabururi 500.000 euroko iruzurra leporatzen diete antzeko jokaeragatik.
Donostiako Polizia Judizialak eta Gizarte Segurantzako Ikerketa saileko funtzionarioek bi operazio desberdinetan egindako atxiloketak izan dira.