Mikel Berezibarrek bi hormairudi osatu ditu dFeriarako
Mikel Berezibarrek bi hormairudi diseinatu ditu, dFeriaren harira. Gaur hasiko den Donostiako arte eszenikoen jaialdiak 18 urte beteko ditu aurten, eta gainera, Viktoria Eugeniaren 100. urtemuga izango du ardatz nagusitzat. Jaialdiaren antolatzaileek Berezibarri eskatu zioten Okendo kaleko dFeriaren Topagunea apaintzeko. Berezibarrek, esan bezala, tamaina handiko bi hormairudi osatu ditu, batek dFeriaren 18. urtemuga du oinarri, eta besteak, berriz, Viktoria Eugenia antzokiaren mendeurrena.