Oihala altxatuko du gaur dFeriak
Gazteszenan (18:00) Goncalo Waddingtonek ‘Rosmersholm’ ikuskizuna taularatuko du. Henrik Ibsen egilearen obra ezagunaren bertsioa da. Portugesez emango dute, eta gaztelaniazko azpitituluekin izango da ikusgai.
Studio Emiliano Pellisarik Cantica II lana aurkeztuko du Viktoria Eugenia Antzokian (20:30). Argiek, akrobaziak, musikak eta jolasak bat egingo dute ikuskizun honetan.
Gauean, 23:00etan, Arabako Factoria de Fuegos konpainiak ‘Itzulera’ obra aurkeztuko du Viktoria Eugenia Klub aretoan. Zuzeneko musika, dantza, ikus-entzunezkoak eta hiru hizkuntzatan egindako interpretazioa (euskara, ingelesa eta gaztelania). Denetik eskainiko du ikuskizunak. 80ko hamarkadako Londresera doan euskal gazte baten istorioa kontatuko dute.